Xedea, ikuspegia eta balioak

Xedea

  • Auñamendi eskualdeko Aurizberriko herrian kokatuta dagoen D ereduko ikastetxe publiko gara; bertan, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako etapak biltzen dira. 

  • Gure lurralde eta errealitatetik abiatuta euskara zein euskal kultura ardatza izanik, gaur egungo jendartea ulertu, honetan egokitu eta eraldatzeko ikasle eleanitzak eta konpetenteak heztea helburu dugu. 

  • Etapa bakoitzeko (HH eta LH) ikasle guztien eta bakoitzaren gaitasunak kontuan izanik, hezkuntza integratzaile eta anitza bultzatzen duen eskola gara.

  • Jardunaldi jarraiko eskola gara eta arratsaldean eskolaz kanpoko jarduerak eskaintzen ditugu.

  • Eskolak gainera, jantoki zerbitzua eskaintzen du.

Ikuspegia

  • Aniztasunetik abiatuz berdintasuna eraikitzea. Elkarbizitza osasuntsua iparrorratz, eskolako balioetan oinarritzea.

  • Pirinioan bizi, ikasi eta lan. Eskolak herria egiten du eta herriak eskola. Gure inguruak eskaintzen dizkigun aukerak eta baliabideak ezagutu, probestu eta sustatzea.

  • Hezkuntza emozionalari garrantzi berezia emanez eta pertsonaren alor guztiak kontutan izanik, ikasleen garapen integrala bermatzea.

  • Eskola publiko herritarra, hezkuntza komunitate guztiaren parte hartzea duena. Parte hartzea sustatzea eta horretarako bideak finkatzea.

  • Ikasle euskaldun konpetenteak hezteko, konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa oinarritzat hartuta, gainontzeko konpetentziak garatzea.

  • Bizikidetzaren esparruan lan egitea, harreman positibo eta indarkeriarik gabeko giroa lortuz eskola komunitateko ongizatea bultzatzeko.

  • Euskal Kultura eta hizkuntzarekiko transmisioa eta lotura bermatzea, gure kultur nortasunaren elementu historiko diren aldetik, eta horiek zaintzeko beharrari balioa emanez.

Balioak

  • Elkarbizitza osasuntsua

  • Errespetua: norberarena, besteena (familia-ereduak, genero identitatea, hizkuntzak, kultura, jatorria) eta ingurumenarena

  • Enpatia

  • Berdintasuna, hezkidetza eta inklusioa

  • Lurraldearekiko lotura

  • Pertsonak erdigunean eta hezkuntza emozionala

  • Ikasten ikastea

  • Euskaldun eleanitza

  • Elkarlana eta partaidetza

  • Solidarioa