Xedea, ikuspegia eta balioak - CPEIP Auzperri Espinal HLHIP - Ikasnova
Xedea, ikuspegia eta balioak - CPEIP Auzperri Espinal HLHIP
Xedea, ikuspegia eta balioak
Xedea
Xedea
-
Auñamendi eskualdeko Aurizberriko herrian kokatuta dagoen D ereduko ikastetxe publiko gara; bertan, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako etapak biltzen dira.
-
Gure lurralde eta errealitatetik abiatuta euskara zein euskal kultura ardatza izanik, gaur egungo jendartea ulertu, honetan egokitu eta eraldatzeko ikasle eleanitzak eta konpetenteak heztea helburu dugu.
-
Etapa bakoitzeko (HH eta LH) ikasle guztien eta bakoitzaren gaitasunak kontuan izanik, hezkuntza integratzaile eta anitza bultzatzen duen eskola gara.
-
Jardunaldi jarraiko eskola gara eta arratsaldean eskolaz kanpoko jarduerak eskaintzen ditugu.
-
Eskolak gainera, jantoki zerbitzua eskaintzen du.
Ikuspegia
Ikuspegia
-
Aniztasunetik abiatuz berdintasuna eraikitzea. Elkarbizitza osasuntsua iparrorratz, eskolako balioetan oinarritzea.
-
Pirinioan bizi, ikasi eta lan. Eskolak herria egiten du eta herriak eskola. Gure inguruak eskaintzen dizkigun aukerak eta baliabideak ezagutu, probestu eta sustatzea.
-
Hezkuntza emozionalari garrantzi berezia emanez eta pertsonaren alor guztiak kontutan izanik, ikasleen garapen integrala bermatzea.
-
Eskola publiko herritarra, hezkuntza komunitate guztiaren parte hartzea duena. Parte hartzea sustatzea eta horretarako bideak finkatzea.
-
Ikasle euskaldun konpetenteak hezteko, konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa oinarritzat hartuta, gainontzeko konpetentziak garatzea.
-
Bizikidetzaren esparruan lan egitea, harreman positibo eta indarkeriarik gabeko giroa lortuz eskola komunitateko ongizatea bultzatzeko.
-
Euskal Kultura eta hizkuntzarekiko transmisioa eta lotura bermatzea, gure kultur nortasunaren elementu historiko diren aldetik, eta horiek zaintzeko beharrari balioa emanez.
Balioak
Balioak
-
Elkarbizitza osasuntsua
-
Errespetua: norberarena, besteena (familia-ereduak, genero identitatea, hizkuntzak, kultura, jatorria) eta ingurumenarena
-
Enpatia
-
Berdintasuna, hezkidetza eta inklusioa
-
Lurraldearekiko lotura
-
Pertsonak erdigunean eta hezkuntza emozionala
-
Ikasten ikastea
-
Euskaldun eleanitza
-
Elkarlana eta partaidetza
-
Solidarioa
