RECURSOS PARA LAS FAMILIAS

Marrazki bizidunak, zozketak, albisteak eta jolasak etxeko txikientzat

 

Nafarroako toki-entitateetako 28 euskara zerbitzuek elkarlanean sortu dute era.eus webgune hau euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko eta seme-alaben ikas-prozesua osatzeko.  

Primeranen denetariko edukiak aurki ditzakezu, euskal ekoizpeneko eta nazioarteko telesailak, zinea, dokumentalak eta haurrentzako edukiak. 

Hezkuntza arautuan, ez-arautuan zein herrigintzan erabili ahal izateko gida didaktikoak eta material osagarriak. Adin eta maila guztietara irekia.

Gurasoentzako hausnarketarako gaiak eta baliabide praktikoak euskaraz eskaintzen dira. Astero  edukiak sortzeaz gain,  komunitateko guraso eta familiei  informazioa zuzenean helarazteko moduak ere ahalbidetzen dira.

Haurrentzako edo haurrekin lan egiteko euskal kantuen

datutegi bat da, egun 4.000 kantu inguru jasota daude

web gune honetan.